Langabezia egoeran dauden pertsonek euskara debalde ikasteko aukera dute Lannahi programari esker; urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 29an amaituko dute.
Udal euskaltegia.
Langabezia egoeran dauden pertsonek euskara debalde ikasteko aukera dute Irungo Udalaren Lannahi programari esker. Euskara arloak jakinarazi berri duenez, martxan da bigarren txanda; urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 29an amaituko dute.
Izen emateak, internetez gain, abenduaren 3tik 11era bitarte, HAZ 24 ordu zerbitzuaren bitartez (Irun Txartela edota bestelako ziurtagiri bat erabiliz) egin beharko dira. 8:00etatik 22:00etara izango da apuntatzeko aukera bertan. Izen emateaz gain, partaideek mailaketa proba batean parte hartu beharko dute, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik.
Parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira: Lanbiden lan eskatzaile bezala inskribatuta egon, langabezian egon edo lanean egonda ere jardunak jardunaldiaren %50a ez gainditzea.