'Singular dendak' programak balio bereizgarria eskaintzen duten Gipuzkoako merkatariei laguntzeko helburua duen programa da. Orotara, lurraldeko 45 negozio izendatu dituzte.
Hiriko lau negoziok jaso dute bereizgarria.
Gipuzkoako Merkataritza Federazioak hiriko lau denda ‘Singular dendak’ markarekin bereizi berri ditu. Atzo egin zuten federazioaren jardunaldi profesionala, eta bertan, Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Angel Paez izan zen.
‘Singular dendak’ programak balio bereizgarria eskaintzen duten Gipuzkoako merkatariei laguntzeko helburua duen programa da. Orotara, lurraldeko 45 negozio izendatu dituzte ‘Singular dendak’ gisa.
Pescaderia Felix, Boxcalf, Alberto Moda Hombre eta Zebra Stre & Gallery. Hiriko negozio horiek jaso dute bereizgarria, aholkularitza profesionala izateagatik, kalitatezko produktua eskaintzegatik eta irudi korporatibo eta tratu egokia izateagatik.