Dunboa ikastetxeko ikasleek, atzo (hilak 29), oinez egin zuten etxetik eskolarako bidean, Irungo Udalaren 'Eskolarako Bidea' programaren barruan.
Atzo ikasleek oinez egin zuten etxetik eskolarako bide guztia.
Dunboa ikastetxeko ikasleek, atzo (hilak 29), oinez egin zuten etxetik eskolarako bidean, Irungo Udalaren ‘Eskolarako Bidea’ programaren barruan. Ikastetxeen eta udalaren arteko elkarlanetik sortutako programa da (2009an egin zuten lehenengoz) eta helburua argia da: ikasleen artean oinezko mugikortasuna bultzatzea, haiei kaletik bakarrik joateko autonomia emanez. Hiritik mugitzeko “modu seguru eta iraunkorra” dela adierazi du Cristina Laborda Mugirkotasun saileko ordezkariak.
Hala, hiru talde ezberdinetan egin zuten atzo eskolarako bidea. Horretarako, hiriko puntu zehatzetan ikasleak elkartzea da asmoa, taldean oinez bidea egiteko. Gainera, bidean zehar aurkitutako oztopoak konpontzea izango da udalaren zeregina, hau da, trafikoa edo sarbideak hobetzea.