Hamahirugarrenez jarraian, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka egingo dute Irungo Ficona erakustazokan. Abenduaren 6tik 9ra bitarte izango da.
Hiriko merkatariei bultzada emateko baliagarria izango da azoka.
Hamahirugarrenez jarraian, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka egingo dute Irungo Ficona erakustazokan. Abenduaren 6tik 9ra bitarte izango da, eta Gabonetako erosketei begira, hiriko merkatari txikiei bultzada emateko baliatu nahi dute.
Orotara, hiriko 12 negoziok izango dute postua. Recambios 365, Juncal Ropa de Niños, Optica Anaka, Zergatik, Kattagorri oinetakoak, Obrador Arbelaiz, Top Queens, Calzados tello, Alfombras Kervan, Cazados Duque, Kopiart eta Kolore Gambara. Hiru egunetan zehar, ‘Naturalki gurea’ leloa izango duen 40 metro koadroko postua txandakatu beharko dute negozio horiek.
Irungo Udaleko Hiri Bultzada saileko ordezkari Miguel Angel Paezek hirian bertan erosketak egitera animatu ditu herritarrak. “Badakigu Gabonak zein garrantzitsuak diren sektorerako. Milaka bisitari etorriko dira, aukera paregabea da”. Informazio gehiago,
webgune honetan eskuragarri.