Irungo Udaleko Gazteria sailak, hamahirugarrenez jarraian, IrunBreak txapelketa antolatu du datorren abenduaren 23rako.
Hamabigarren txapelketaren irudi bat.
Irungo Udaleko Gazteria sailak, hamahirugarrenez jarraian, IrunBreak txapelketa antolatu du datorren abenduaren 23rako. Hip-hop kulturaren zati den
break dance dantza estiloan lehiatuko dira partaideak, Amaia Kultur Zentroko oholtza gainean zehazki.
Aurten, bi kategoria ezberdinetan lehiatuko dira dantzariak: Open 3vs3 (14 urtetik gorakoentzat) eta Gazte Promesa (13 urtetik beherakoentzat). Epaimahai gisa lehen mailako dantzariak ariko dira, eta orotara, ondorengo sariak banatuko dituzte partaide guztien artean:
- 1. saria: 800 euro, garaikurra eta opariak.
- 2. saria: 400 euro, garaikurra eta opariak.
- 3. saria: 200 euro, garaikurra eta opariak.
- Gazte Promesa onenaren saria: garaikurra eta opariak.
- B-girl eta B-boy onenen sariak: garaikurra eta opariak.
Txapelketa 17:00etan hasi eta 20:00etan amaituko dute, eta sarrera 4,30 euroan eskuratzeko aukera izango da. Udaletik jakinarazi berri dutenez, abenduaren 1etik aurrera txapelketan apuntatzeko aukera izango da (abenduaren 21a bitarte),
Irungo Gaztelekuaren webgunea edota
udaleko webgunearen bitartez. Gainera, soilik hiru pertsonez osatutako 16 talde onartuko dituztela gogoratu dute.