Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskara berriro baztertuta Ezagutu Zure Hiria programan

Arma Plaza Fundazioaren ziklo berriko sei jardunaldietako bakarra izango da euskaraz. Euskaraldia barrukoa ere gaztelaniaz egingo dute.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/11/27
Remigio Mendiburu

Remigio Mendibururen eskulturgintza landuko dute lehen jardunaldi bikoitzean

Aste honetan hasiko da Ezagutu Zure Hiria programako ikasturte berria. Arma Plaza Fundazioak sei jardunaldi bikoitz antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako. Horietatik lau gaztelaniaz egingo dira, beste bat elebitan, eta bakarra euskaraz. Aurreko ekitaldietan ere euskara alboratu izan du Arma Plaza Fundazioaren hitzaldien programak, baina oraingoan are eta deigarriagoa da, Euskaraldian murgilduta gaudela kontuan izanik. Euskaraldia egiten ari den denbora tartean kokatzen den arren, gaztelaniazko jardunaldi batek abiatuko du ziklo berria. Jorge Oteiza museoko zuzendariorde Juan Pablo Huercanosek Remigio Mendiburu eta eskultura modernoaren bilbea goiburuko hitzaldia eskainiko du ostegunean Arma Plazako goiko solairuan, 19:00etatik aurrera. Larunbatean, osteguneko hitzaldiari lotuta, Mendibururen eskulturak bisitatzeko ibilbidea egingo dute. Huercanosek berak gidatuko du, 11:00etan Arma Plazatik abiatuta. Bisita doan da, baina izena eman behar da aldez aurretik. Bi modutara egin daiteke, telefonoz (943 64 36 77 edo 943 64 46 23 zenbakietara deituta), edo posta elektronikoz.

Ezagutu Zure Hiria

Azaroak 29-Abenduak 1
Hitzaldia: Remigio Mendiburu eta eskultura modernoaren bilbea (gaztelaniaz). Juan Pablo Huercanos. Bisita gidatua: Remigio Mendibururen hiri eskulturak ikusten (gaztelaniaz).
Abenduak 13-15
Hitzaldia: Hondarribiko gaztelua: Erdi Aroko gotorlekutik artilleriaren posiziora (gaztelaniaz). Gonzalo Lopez-Muniz Moragas. Bisita gidatua: Karlos V.aren gazteluan barrena, bere hormetan bere historiaren aztarnak aurkitzen (gaztelaniaz).

Urtarrilak 24-26

Hitzaldia: Urpeko arkeologia Hondarribian (bi hizkuntzatan). Mertxe Urteaga. Bisita gidatua: Gordailu. Higer lurmuturrean aurkitutako pieza arkeologikoen kontserbazioa (bi hizkuntzatan).
Otsailak 14-16
Hitzaldia: Denboraren makina Guadalupeko gotorlekuan. Juan Rocaren argazki albuma (gaztelaniaz). Juan Antonio Saez. Bisita gidatua: Arma Plazako argazki erakusketara (gaztelaniaz).
Martxoak 21-23
Hitzaldia: Kaputxinoen komentua 1663 urtetik 2019 urtera: bere garrantzia historian zehar (gaztelaniaz). Jose Angel Etxeberria. Bisita gidatua: Kaputxinoen komentua (gaztelaniaz).
Apirilak 4-6
Hitzaldia: Traineruaren bilakaera Hondarribian (euskaraz). Luis Mari Agirre, Inazio Olaziregi eta Koldo Ortega. Bisita gidatua: Olaziregi ontziola eta Hondarribiko Arraun Elkartea (euskaraz).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa fundazioak joko interaktibo bat sortu du Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.