Mataza solidarioak josi eta elkarretaratzea egin dute Kasino Zaharrean, indarkeria matxistak eraildako emakumeak gogoan.
Gehiagorik ez, gutxiagorik ezta aldarriak eskuan eta indarkeria matxistak aurten eraildako emakumeak gogoan, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Kasino Zaharrean. Elkarretaratzera bildutakoek
mataza solidarioak josi dituzte aurrez, eta ondoren horiekin apaindu Kasino Zaharra, denen erdigunean zaharren egoitzan jositako xingola esanguratsua jartzeko. Adineko emakumeek josi dute xingola, urteetan tratu txarrak pairatu dituzten emakumeen omenez.
Elkarretaratzeari “gora borroka feminista” oihukatuz eman diote bukaera, eta jarraian elkarretaratzeko hainbat kide arraunlarien desfilera gerturatu dira (Hondarribiko Arraun Elkarteak banderak bedeinkatu ditu gaur), aldarriak eskuan.