Gaur bildu da Hirigintzako Aholkularitza Batzordea Palmera Montero Gunean, eta bertan, proiektuaren aurrerapenen berri eman dute.

Atzoko batzordearen irudia.
Via Irun, hiriko trenbide eremuaren birmoldaketaren prozesuak aurrera darrai. Gaur bildu da Hirigintzako Aholkularitza Batzordea Palmera Montero Gunean, eta bertan, proiektuaren aurrerapenen berri eman dute. Aholkularitza Batzordea alderdi politiko eta gizarte eragileetako kideek osatzen dute.
Batzordeko kideek Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapenaren berri eman dute, udaletik adierazi dutenez, proiektua bideratzeko “pausu garrantzitsua” baita. Hala, aurrerapen hori herritarrekin elkarbanatu nahi du udalak. Abendua hasierarako aurreikusi dute prozesu horren hasiera, bi gune nagusitan: Txanaleta plaza (bertan udalak maneiatzen dituen alternatiben inguruko erakusketa eskainiko dute) eta Palmera Montero (bertan egingo dituzte herritarrekin bilerak).
Amaitzeko, udalak analisi estrategiko baten aurrerapena eskaini die alderdi politikoei, Via Irun proiektuak hirigintzan izan ditzakeen berrikuntza aukeren inguruan.