Larunbatean egingo dute A25aren kartelada, Kasino Zaharrean

A25aren bezperan irudikatuko dute Hondarribian indarkeria matxistaren aurkako jarrera. Iaz bezala, herritar talde batek egin du deialdia.

Rosa Morada Azaroak 25

2017an Espainiako Estatuan hildako emakume eta haurrak gogoan izan zituzten iaz

Larunbatean, hilak 24, egingo dute Hondarribian Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko elkarretaratzea. Hau da, A25aren bezperan irudikatuko dute herrian indarkeria sexistaren aurkako jarrera. 12:00etan izango da, Kasino Zaharrean. Bertan, bi ordu lehenagotik Mataza Solidarioak josiko dituzte, eta sortuko duten xingola erraldoiarekin adinekoen egoitza inguratzen saiatuko dira. Bigarren urtea izango da Hondarribian A25aren harira elkarretaratzea egingo dutena, eta aurten ere herritar talde anonimo batek batek deitu du. Iaz, Rosa Morada mundu mailako deialdiarekin bat egin zuten eta aurten Mataza Solidarioak nazioarteko ekimenari heldu diote. 2017ko aurrekaria (ikusi beheko bideoa), eta mataza solidarioen ekimena ondo zabaltzen ari dela kontuan izanik, jende asko espero da larunbat eguerdian Kasino Zaharrean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.