Hamaika ekitaldi Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira
Datorren igandeko (hilak 25) aldarrikapen eguna luzatzeko asmoz, datozen egun eta hilabeteetan ekitaldi mordoa antolatu dituzte.
- Hilak 21 (asteazkena): Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eskutik, ‘Muda’ film laburra proiektatuko dute San Migueleko zentroan (17:00etan).
- Hilak 21 (asteazkena): Argoiak elkartearen eskutik, ‘Esto no es amor’ hitzaldia (Nagore Vazquezek gidatuko du), Argoiak elkartearen lokalean (17:00etan).
- Hilak 22 (osteguna): 16-25 urte bitarteko gazteentzako maskulinitatearen inguruko hitzaldia, Martindozenea Gaztelekuan (19:00etan).
- Hilak 23 (ostirala): Hilaren 25erako kamisetak pertsonalizatzeko tailerra, Martindozenea Gaztelekuan (17:30ean).
- Hilak 24 (larunbata): Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eskutik, sexu indarkeria jasan duten pertsona guztiei babesa adierazteko elkarretaratzea, Zabaltza plazan (12:30ean).
- Hilak 25 (igandea): Elkarretaratzea Zabaltza plazan (12:00etan).
- Hilak 25 (igandea): Irun Beldur Barik ikuskizunaren emanaldia eta sari banaketa, Amaia Kultur Zentroan (18:00etan).
- Hilaren 25etik otsailaren 9ra bitarte: Parean elkartearen eskutik, Asun Casasola IV. Ipuin Laburren Lehiaketa.
- Hilaren 29 (osteguna): Gaurko Andreak elkartearen eskutik, ‘Volar’ filmaren proiekzioa, elkartearen lokalean (18:00etan).
- Abenduak 3: Uxoa elkartearen eskutik, ‘Multiples caras de la violencia; violencia verbal’ tailerra, elkartearen lokalean (17:00etan).