2019 ikastarorako Irungo Udaleko Kirol sailak ehunka ikastaro antolatu ditu. Udaletik diotenez, abenduaren 4ra bitarte izena eman daiteke.
Artaleku kiroldegiko igerilekua.
Azken Portu eta Artaleku kiroldegiak 2019ko ikasturterako ehunka aukera eskainiko ditu. Orotara, 376 ikastaro antolatu ditu kirol sailak, askotarikoak. Irungo Udaletik jakinarazi berri dutenez, abenduaren 4ra bitarte izango dute herritarrek izena emateko aukera.
376 ikastaro horietatik, 243 igeriketakoak eta 133 aretokoak dira. Artalekuk 181 jasoko ditu; Azken Portuk berriz, 195. Guztira, 4.242 plaza izango dira. Ikastaro guztien informazioa,
Irungo Udaleko Kirol saileko webgunean eskuragarri dago eta izen emateko, kiroldegietan aurki daitezkeen inprimakiak bete beharko dira.
Hala, ikastaro berria 2019ko urtarrilaren 2an hasi eta martxoaren 31an amaituko dute. Abenduaren 5ean egingo dute aurrematrikularen zozketa, eta 10etik aurrera, behin betiko izen ematea egiteko aukera izango da.