Gune publikoa lur azpiko parkina doan zabalik dagoen bitartean izango da zabalik, 08:00etatik 22:00etara. Mugikorraren bidez egin behar da ordainketa.
Karga egiteko gunea.
Auto elektrikoak kargatzeko bi gune ezarri dituzte Ficobako lur azpiko parkinean (C2 irteeraren ondoan). Hau da, bi autok batera karga egin dezakete.
IBIL enpresak jarri ditu, eta hartualdi bakoitzeko 7,4 kilowatteko potentzia dute. Parkina doan zabalik den bitartean erabili ahal izango dira, hau da, egunero 08:00etatik 22:00etara. Ordutegi horretatik kanpo parkinaren abonatuek soilik dute aparkatzea doan bertan.
Baina, nola erabili? Erraza da. IBIL enpresak sakelako telefonoentzat aplikazioa du, hori jaitsi, zein terminal erabili nahi den erabaki, eta kreditu txartelaren zenbakiarekin batera egingo da ordainketa. Hau da, ez da kontraturik ezta inolako bestelako konpromisorik izenpetu behar.
Instalazioak bat egin du denboran
Go Mobility azokara auto elektrikoekin etorriko direnekin. Hilaren 27 eta 28an da azoka hori: mugikortasun jasangarriaren eta energia biltegiratzearen industriari buruzko azoka da hori.