Haizeak eraman zuena festa antolatu du Fenomenak

Fenomena jaialdian jotzerik izan ez zuten Kabbalah eta Gizzard tartean, festa antolatu dute abenduaren 15erako Psilocybenean.

Fenomena Hanging Stars

The Hanging Stars taldearen lehen doinuekin iritsi zen ekaitza

Urriaren 6an haizeak eta euriak zapuztu zuten jaialdia bukatuko du Fenomena Kultur Elkarteak abenduaren 15ean. Egun horretarako, Haizeak Eraman Zuena festa antolatzen hasi dira. Psilocybenean egingo dute arratsaldez eta gauez eta, besteak beste, Fenomena Jaialdian jo gabe geratu ziren Kabbalah eta Gizzard taldeak igoko dira oholtzara. Bi talde horien kontzertuez gain, DJak eta Gabonetako saski baten zozketa ere izango dira, baita pintxoak eta bokatak barran. Sarrerak 5 euro balioko du.

Haizeak eraman zuena festa

  • 18:00. Afamada Orquestina Dj.
  • 20:00. Kabbalah (Iruñea).
  • 21:30. Gizzard (Madril).
  • 23:00. Chuck Lee Dj festa (Costra Vasca session)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.