18:30ean emango diote hasiera hitzaldiari; AGIFES elkarteko Veronica Pazosek gidatuko du. Eta jardunaldiak borobiltzeko, iktusa izango dute mintzagai partaideek azken jardunaldian.
Irungo Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak osasunaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Joan den igandean lehen jardunaldia egin zuten, Eli Gallego nutrizionistaren solasaldiarekin. Bihar emango diote jarraipena, buruko osasun eta bizi kalitatearen inguruko hitzaldi batekin.
18:30ean emango diote hasiera hitzaldiari; AGIFES elkarteko Veronica Pazosek gidatuko du. Eta jardunaldiak borobiltzeko, iktusa izango dute mintzagai partaideek azken jardunaldian. Datorren hilaren 28an (asteazkena) egingo dute. Bertan Hondarribiko Osasun Zentroko langileak ariko dira (18:00etan).
Alde Zaharra-San Juan auzo elkartetik jakinarazi dutenez, jardunaldi guztiak elkartearen lokalean (Jesus kalea, 9) izango dira.