Ametsa Abesbatzaren sortzaileetako bat izan zen Requejo, eta bere musikari ibilbidea sariz beterikoa izan da. 17 urterekin amaitu zituen Donostian lehen ikasketak, eta orduz geroztik, mundu osoan zehar ibili da maisu gisa.
Requejo, Urrezko Domina jaso zuen egunean.
Irungo Ricardo Requejo pianista ezaguna zendu da, 80 urterekin. Irungo Udalak doluminak bidali dizkio senide eta lagunei, eta musikariaren irudia goraipatu du. “Musikari, maisu eta laguna”. Hitz horiekin definitu dute Requejo. “Beti hunkitzen nintzen Irun eta gure jaien inguruan hitz egiten zuenean”, adierazi du Jose Antonio Santano alkateak.
Ametsa Abesbatzaren sortzaileetako bat izan zen Requejo, eta bere musikari ibilbidea sariz beterikoa izan da. 17 urterekin amaitu zituen Donostian lehen ikasketak, eta orduz geroztik, mundu osoan zehar ibili da maisu gisa. Joan den abenduan Hiriko Urrezko Domina jaso zuen udalaren eskutik, urte luzeetako ibilbideari aitortza eginez.