Udaletik jakinarazi dutenez, astean zehar 10:00etatik 19:00etara eta asteburu eta jai egunetan 13:00etatik 17:00etara ere zabalik egongo da.
Orain arte ez bezala, egunero zabalduko dute.
Joan den hilaren 1etik, Irungo Gizarte Jantokiak ordutegia berria du. Udaleko Ongizate saileko ordezkari Sergio Corchonek jakinarazi duenez, Irungo Gizarte Jantokia eta Elkartze Puntua egunero zabaltzen hasi dira, ordutegi jarraian gainera. ‘Inklusiorako eguneko arreta zerbitzu’ gisa definitu dute zerbitzu berria.
Orain arte asteburuetan itxita egon da jantoki eta elkartze puntua, baina dagoeneko larunbat eta igandetan ere erabilgarri izango da. Hala, astean zehar 10:00etatik 19:00etara eta asteburu eta jai egunetan 13:00etatik 17:00etara ere zabalik egongo da.
Udaletik diotenez, 2015etik dutxa, arropa garbitu eta jateko zerbitzua eskaini diete esklusio egoeran dauden herritarrei eta azken datuen arabera, 2018ko lehen hiruhilekoan 9.000 menu baino gehiago banatu dituzte bertan.