"Taldearen zerbitzurako dauden profesionalez osatutako talde batek gidatutako proiektua da. Proiektu orokorra da, euskal eskubaloiaren aldekoa", adierazi du hautagaiak.
Emaldiren taldeko kideak.
Bidasoa eskubaloi taldeko presidente izateko bidean, Iñaki Emaldi Mitxelenak bera hautagaitzarako prestatu duen programa aurkeztu berri du (datorren hilaren 24an izango dira hauteskundeak). Joan den ostiralean aurkezpen ekitaldia egin zuen Amaia Kultur Zentroan, eta bertan, programaz gain, bere taldea osatuko duten izenen berri eman zuen.
“Taldearen zerbitzurako dauden profesionalez osatutako talde batek gidatutako proiektua da. Proiektu orokorra da, euskal eskubaloiaren aldekoa”, adierazi du hautagaiak. Berriz ere Europara bueltatzeko taldea handitzea helburu izango duela jakinarazi du; oinarri indartsua osatu nahi du Emaldik. Eta horretarako, harrobiaren garrantzia nabarmen du egungo lehendakariordeak. Era berean, ekonomikoki ere hazteko deia egin du Emaldik, eta babesle, subentzio eta kolaborazioen garrantzia nabarmendu du. Amaitzeko, ondorengo esaldia utzi du: “zirrara eta ilusioa sortu behar dugu Bidasoako zaleen artean”.
Ondorengoa da, Emaldiren taldean parte hartuko duen taldearen organigrama:
- Zuzendaria: Iñaki Emaldi.
- Lehendakariordea/Emakumezkoen harrobiaren arduraduna: Erika Usabarrena.
- Kirol lehendakariordea: Iñaki Alvarez.
- Kirol zuzendaria: Jose Angel Gonzalez.
- Senior arduradun ez profesionala/diruzaina: Agustin Aparicio.
- Gizonezkoen harrobi arduraduna: Juan Pedro Chaparro.
- Zuzendari komertziala eta marketinga: Etxahun Olaizola.
- Logistika eta bazkide arduraduna: Merche Ibarguren.
- Finantzari zuzendaria: Mila Vergara.