Milaka eta milaka lagunek gainditu dute gaur goizean Behobia inguruko hasiera lerroa, 2018ko Behobia-Donostia lasterketari hasiera emateko.
Eskualdeko Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalari bat Katea auzotik korrika.
Milaka eta milaka lagunek gainditu dute gaur goizean Behobia auzo inguruko hasiera lerroa, 2018ko Behobia-Donostia lasterketari hasiera emateko. Aurten, eguraldia lagun izan dute partaideek, eta urtero bezala, hirian zehar zirrara eragin du lasterketak; ehunka herritarrek bete dituzte espaloiak, korrikalariei animoak emateko.
HITZA goiz-goizetik Katea auzo inguruan izan da, eta bertan lasterketak utzi dituen ehunka irudi polit bildu ditu: (Adi! Bihar, herriz herri ateratako argazki sortak eta sailkapenak zintzilikatuko ditu HITZAk).