Hondarribiko Gran Sol tabernako pintxoak bigarren saria jaso du Valladoliden egin den Espainiako Pintxo Txapelketako 14. ekitaldian.
Gran Sol tabernako lan taldea atzo gauean, saria jaso ondoren
Hondarribiko Gran Sol tabernaren
Txerribeltz pintxoak bigarren saria lortu du aste honetan Valladoliden egin duten Espainiako Pintxo Lehiaketako 14. ekitaldian. Pintxoa Mika Pop eta Nekane Muñozen sorkuntza da, eta Euskal Herriko lehiaketan publikoaren saria jaso zuen orain gutxi. Oraingoan, askoz sari potoloagoa lortu du, Espainiako Estatuko bigarren pintxorik onena izendatu baitute, Zaragozako Casa Pedro tabernako Carcas anaiek aurkeztutako
La Mar de Pincho mokadutxoaren atzetik. Popek berak eta Mikel Muñozek aurkeztu dute Valladoliden
Txerribeltz.
Gran Solek Espainiako lehiaketan irabazi duen laugarren saria da. 2006an eta 2010ean Tradiziozko Pintxo Onenaren sariak irabazi zituen, eta 2009an Pintxo Kontzeptu Onenarena. Oraingoan, bigarren sari absolutua lortu du San Pedro kaleko tabernak. Hirugarren aldia da Hondarribiko establezimendu batek azpi txapelduna geratzen dena. 2011an Kaialdeko Oscar Gonzalez sailkatu zen bigarren, eta 2012an Goxodendako David de la Calle eta Carlos Nuez.
‘Txerribeltz’ Mika Pop eta Nekane Muñoz sukaldarien sorkuntza
Mundukoa, Zeelanda Berrira
Espainiako 14. Pintxo Lehiaketarekin batera, Munduko II. Pintxo Lehiaketa egin dute Valladoliden. Aucland hiriko (Zeelanda Berria) Bellota jatetxeko Shiyun Chen sukaldaria izan da txapelduna,
Arroz-kurruskaria pintxoarekin.