Udal hauteskundeei begira jarriko da Hondarribiko EH Bildu
2019ko udal hauteskundeei begirako herri batzarra egingo du Hondarribiko EH Bilduk larunbatean Muara elkartean. Hainbat gai jorratuko dituzte.
Hondarribiko EH Bilduk batzarrera deitu ditu herritarrak hilaren 10erako (larunbaterako). Herri batzarra Muara elkartean egingo dute, 09:30ean hasita. Mintegi modura antolatu dute goiza.
Hala, 09:30ean gosaria emango diete bertaratzen direnei. 10:00etako sarreraren ondoren, hauteskundeen gaian sartuko dira buru-belarri, hiru gai aztertuz: militantzia eredu berriak, herri programa eta zerrendak, eta antolaketa.
11:45ean komunikazio tresna berrien gaineko argibideak emango dizkiete partaideei, 12:00etan hamaiketakoarekin ixteko jardunaldia.

