Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ireki dute egunez ere Martindozenea

Harrera Sarea zuhur agertu da, eta erabakiak eskaera nagusiak estaltzen dituen arren, praktikan zertan geratzen den argitzeke dagoela esan du.

Aizpea Amas
Irun
2018/11/02
Martindozenea

Martindozenea

Atzotik aurrera, egunez ere irekita dago Martindozenea aterpetxea, eta horrenbestez, egunez ere bertan egoteko aukera izango dute Irunen diren migratzaileek.  Erabaki hori hartu dute Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak eta Gurutze Gorriak, eta, orain, 24 orduz irekita egotea nola aurrera eramango duten erabaki beharko du Erakundeen Mahaiak. Harrera Sarearen arabera, bere eskaera nagusiak estaltzen ditu erabaki honek, baina, edonola ere, “praktikan zertan geratzen den zain” daudela adierazi du Ion Aranguren Harrera Sareko kideak. Gainera, astelehenera arte, arreta egunez eta gauez mantentzeko langile nahikoa ez dutela izango aurreratu dietela esan du Arangurenek. Horrez gain, Martindozeneara sartzeko malgutasunaren nondik norakoak ere zehazteke daudela gogorarazi du Arangurenek, hainbat baldintza bete behar baitira hara sartu ahal izateko: Espainiako Estatutuan 30 egun baino gehiago daramatenek ezin dute sartu, Poliziaren kanporatze agindua eskatzen zaie, eta, gehienez, bost egunez egon daitezke aterpetxean. Orain, Martindozenean sartzeko baldintzak betetzen ez badituzte beste bost egunez gera daitezke Ospitale Zaharrean. Gainera, Harrera Sareak oraindik erakundeek migratzaileei eskaintzen ez dieten hainbat zerbitzu ematen jarraitzen duela jakinarazi du Arangurenek: familiengandik dirua jasotzeko beharrezko informazio eta dokumentazioa, Frantziatik kanporatzen dituztenean Irunen dituzten baliabideen gaineko informazioa… Halaber, aspalditik egiten ari diren eskaeretako baten gainean, emakumeentzako arreta berezia, ez dutela berririk jaso kritikatu du Arangurenek. Asilo eskaerekin ere zailtasunak daude, Harrera Sareko kidearen arabera. Izan ere, Oñatiko egoitzara joan ahal izateko bat edo bi hilabete itxaron behar izaten dutela azaldu du, eta bitartean ea non jasoko dituzten galdetu du. Oñatiko egoitzan ere egun prestatuta dauden 40-50 plazak (nahiz eta 100 lagunentzako tokia izan), beteta daudela adierazi du, eta hiruzpalau hilabete behar izaten dituztela han, gero, CEARen programetan sartzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.