Bidasoko Ezker Anitza taldeak eskaera zuzena helarazi berri die Irungo Udaleko talde guztiei: erregeen kontrako irainen delitua indargabetzea, eta horretarako mozio batean gaia eztabaidatzea.
Gaur erregistratu dute Ezker Anitzako kideek mozioa.
Bidasoko Ezker Anitza taldeak eskaera zuzena helarazi berri die Irungo Udaleko talde guztiei: erregeen edo koroaren kontrako irainen delitua indargabetzeko asmoz mozio batean gaia eztabaidatzea. Gainera, balio errepublikanoen eta demokraziaren aldeko konpromisoa ere hartzeko eskaera luzatu diete talde guztiei.
“Erabat atzeraezina da aldarrikapen demokratiko baten gauzatzea”, diote taldetik eta Monarkia edo Errepublika baten artean aukeratzeko erreferendum bat egitea beharrezkoa dela nabarmendu dute. Hala, Irungo Udalean mozio bat aurkeztu berri dute, Espainiako Estatuko hamaika udaletan Ezker Anitzak egin duen bezalaxe.