Urteroko gala egin zuen ostiralean Bidasoa Atletismo Taldeak. Klubaren historia erreparatzeko, eta egungo egoeraz jabetzeko zita izan zen.
Sanromaren senideak, Jose Mari Sarriegi (mikroarekin) eta BATeko kideak, galan.
Ostiralean egin zuen Bidasoa Atletismo Taldeak (BAT) urteroko gala. Bertan 217 kide bildu ziren, kirolari, entrenatzaile, erakundeetako kide, zuzendaritzako ordezkari eta babesle artean. Ficobako Iñigo Lavadoren jatetxean egin zuten gala.
Afaldu aurretik atzera begiratzeko aukera ez zuten galdu BATekoek, orain artekoak, onak eta txarrak, oroitzeko. Egun taldea zertan den ere azaldu zuten, eta urteko emaitzen errepasoa ere egin zuten: besteak beste, taldeak pistan inoiz lortu dituen emaitzarik onenak izan dituela azaldu zuten, bai emakumeetan zein gizonetan [
horien berri zehatz izateko sartu esteka honetan]. Baina banakako aitortzak jaso aurretik,
iaz hil zen Periko Sanroma oiartzuarra izan zuten gogoan: BATek plaka eman zien haren alargunari eta alabari, Sanromak Oiartzungo, Gipuzkoako eta Euskal Herriko atletismoaren alde egindakoa aitortzeko.
Jose Mari Sarriegiri egindako omenaldia izan zen galako beste une esanguratsuenetakoa. BATen historian eman den lehen urrezko intsiginia jaso zuen Sarriegik, taldearen alde bere bizitza osoan egin duen lanagatik, tartean, BATen sortzaile izan zelarik: Atletiko San Sebastian edo Irungo Telesport taldeak ere sortzen izan zen, eta horrez gain, gorputz hezkuntza irakasle izan da Txingudi Ikastolan eta Talaia Ikastetxean.. BATen, entrenatzaile, ohorezko presidente eta hizlari ere izan da; egun, zuzendaritza batzordeko kide da.
Jarraian, galako hainbat irudi.