Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko maratoi erdia egin zuten atzo. Haizeari eta hotzari aurre egin zioten bertan izan ziren ia 2.600 korrikalariek.
Korrikalari talde bat, atzo, Hondarribiko Kale Nagusirako bidean.
Atzo egin zen, ia 2.600 korrikalariren partaidetzarekin, Donibane Lohizune-Hondarribia maratoi erdiaren 21. ekitaldia. Ikusgarria izan zen. Izan ere, bidean zehar euririk ez, baina haizeari eta hotzari aurre egin behar izan zioten partaideek.
Gizonetan Ezekiel Kipyego izan zen irabazle, eta emakumeetan Melissa Hourdebaigts. Horien atzetik iritsi ziren banan-banan, norbera bere erritmora, partaide guztiak.
Gizonetan, Iker Oliveri hondarribiarra izan zen bertakoen artean azkarrena, laugarren izan zen. Irene Sanzberrok bete zuen Bidasoko emakumeen posturik onena, seigarren izanda.
Jarraian, gizonen eta emakumeen kategorietako hamar lehenak, eta argazki galeria, Hondarribian aterata, lasterketaren azken metroetan. Ikusgarria izan zen batez ere Kale Nagusian lasterkariek egin zuten ahalegina.
Emakumeak
- Melissa Hourdebaigts 1:23:54
- Cathy Gastellu 1:24:52
- Ana Casares 1:25:29
- Cecile Phung 1:29:19
- Marion Barrere 1:29:45
- Irene Sanzeberro 1:31:09
- Esther Eskisabel 1:32:14
- Rozenn Darrien 1:32:24
- Angelique Cauchy 1:33:25
- Laurie Fanon 1:33:53
Emakumeen sailkapen osoa.
Gizonak
- Ezekiel Kipyego 1:08:22
- Luc Montaudon 1:10:14
- George Kiprono 1:10:22
- Iker Oliveri 1:10:34
- Kevin Deschamps 1:11:47
- Iñaki Gerika 1:12:14
- Pierre Urruty 1:22:22
- Stephane Raudin 1:12:23
- David Palomo 1:12:27
- Frabrice Desrues 1:12:43
- Iñaki Lopetegi 1:13:11
Gizonen sailkapen osoa.