Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Iritzia
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Jaime Altuna (Etnologoa): «Joan-etorriko jai bat da»

Hondarribia
Gizartea

Josu Ozaitarekin egindako ikerketan, 'Itzalitako kalabazen berpiztea' izenekoa, haurrek Gau Beltza nola ospatzen duten aztertu du hondarribiarrak; jaia Europatik AEBetara joan zela, eta berriro bueltan dela azaldu du, kapitalismoak eraginda

2018/10/26
Aizpea Amas
Jaime Altuna.

Jaime Altuna.

Josu Ozaitarekin egindako ikerketan, ‘Itzalitako kalabazen berpiztea’ izenekoa, haurrek Gau Beltza nola ospatzen duten aztertu du hondarribiarrak; jaia Europatik AEBetara joan zela, eta berriro bueltan dela azaldu du, kapitalismoak eraginda Zeri deitzen zaio Arimen Gaua? Hiru izen erabili ditugu gure ikerketan: Halloween, Arimen Gaua eta Gau Beltza. Hirurek izendatzen dute urriaren 31 eta azaroaren 1ean egiten diren zenbait ospakizun. Zehazki, gure ikerketan haurrek egiten dituzten ospakizunak landu ditugu. Arimen Gaua hori izendatzeko modu bat da. Festa hauek heriotzaren inguruan ospatzen dira, eta heriotzarekin batera arimaren kontzeptua dator. Gaur egun, beharbada ez da gure gizartean presentzia handia duen kontzeptu bat, baina garai batean garrantzia zuen, eta kalabazaren barruan jartzen zen suarekin agertzen zen argiak hori sinbolizatzen zuen: arima. Zer ospatzen zuten egun horretan? Badago autore bat, [James George] Frazer, eta berak esaten zuen urtea bitan banatzen zutela: negua eta uda. Batetik bestera pasatzen zirela adierazteko bi festa nagusi egiten ziren, eta herri horientzat festa nagusiak ziren. Bat maiatzaren hasieran egiten zuten, eta, bestea, orain, urriaren amaieran edo azaroaren hasieran. Neguko festak udaren amaiera eta neguaren hasiera adierazi nahi zuen, eta oso lotuta zegoen heriotzarekin. Negua urtearen aldi hila da: lurrak ez du fruiturik ematen, animaliak eta pertsonak etxean babestu behar dira; justu, maiatzaren 1ean kontrakoa gertatzen da. Nondik edo noiztik dator? Oso antzinatik datorren festa da. Guk bibliografian jaso dugunaren arabera, Europa guztian zehar eta batik bat herri zeltetan ospatzen zuten. Garai hartan zelta kultura oso zabaldua zegoen Europan. Oso antzinatik datorren jaia izan arren, beste sinismen eta ideologien elementuak hartu ditu. Badirudi kristau aurreko ospakizun bat zela, eta, gero, kristautasuna bere egiten saiatu zela. VIII. mendean, aita santu batek erabaki zuen egun horretan (azaroak 1) izango zela Domu Santu Eguna. Hala, aurretik existitzen ziren ospakizun horiek erlijioak bereganatu zituen eta bere forma eman zien, baina jarraitu zuen heriotzaren gaineko ospakizuna egiten. Gero, XVIII. eta XIX. mendeetan AEBetara joan ziren Irlandako etorkinek tradizioa hara eraman zuten. XIX. mendean dagoeneko AEBetan ospakizun garrantzitsu bezala hartu zuten. Hain zuzen, XIX. mende bukaeran amerikar identitate bat finkatzen hasi ziren. Jatorri askotako etorkin asko joan zen, eta identitate komun bat finkatzeko beharra sortu zitzaien. Beste jai batzurekin batera, Gabonak eta Esker Emateko Eguna, Halloween hartu zuten zerbait propio eta identitario bezala. Hori XX. mendean zehar ospatzen jarraitu zuten, eta 1970ko hamarkadan beraientzat identitate ikur den hori zabaltzen joan zen munduan zehar. Kapitalismoak, beste gauza asko bezala, bereganatu zuen eta munduan zehar hedatu zuen bere onurarako. 1980ko hamarkadan asko zabaldu zen film eta telebistaren bitartez; adibidez, Halloween pelikula. Zentzu horretan, guk esaten dugu joan-etorriko festa bat dela. Europatik AEBetara joan zen, Europan toki askotan galdu zen (Irlandan ez ezik), eta guri berriz ere bueltan etorri zitzaigun festa AEBetatik, duela 15-20 urte.  
«Kapitalismoak jaia bereganatu, eta munduan zehar hedatu zuen»
Noiztik ospatzen da gurean? XX. mendean zehar Euskal Herrian gure aiton-amonek festa honekin zerikusia zuten gauza batzuk egiten zituzten. Litekeena da esatea Europan zehar toki ezberdin askotan ospatzen bazen festa garrantzitsu bezala, hemen ere ospatuko zela. Badaude ospakizun batzuk horrekin lotuta daudenak; esaterako, Eibarren, Gaztain Erre Eguna. Juan San Martin antropologoaren arabera, festa hori erabat bat zetorren zeltek egiten zuten Samain horrekin. Guk jende helduarekin jasotako testigantzen arabera, txikiak zirenean data hauetan kalabazak edo arbiak hartzen zituzten, hustu, kandela jarri, eta gauez bide bazterretan uzten zituzten, beldurra emateko asmoz. Beraz, Halloweenekin lotzen dugun irudi tipikoa, kalabazena, egiten zuten. Jaso dugunaren arabera, 1960ko hamarkadan egiten zuten haurrek, herri oso txikietan, baserri giroan. Guk ez dugu ikusi ospakizun antolatu bat bezala, baizik eta jolasa edo bihurrikeria moduan. Beraz, ez zen toki zehatz batzuetan egiten zen jaia, baizik eta, oro har, herri txiki eta baserri giroan egiten zena. Oso zabalduta zegoen Euskal Herrian, baina ez zen oso antolatua. Ez zuen zertan urriaren 31n izan behar; garai honetan egiten zen bihurrikeria edo jolasa zen. Toki batzuetan egiten ziren erronda batzuk, baina, oro har, ez. Bestalde, ez zen jolas bat besterik gabe; kalabazek arima irudikatzen zuten, argia. Garai hartan, gainera, arimak zeudela sinisten zuten, erlijio katolikoaren presentzia handia baitzen, eta kalabazen argia ikusten bazuten benetan izutzen ziren. Beraz, jolasa eta bihurrikeria bazen, baina sinismen batzuen barruan.
«Gurean, kalabazak edo arbiak, piztuta, bide bazterrean uzten zituzten»
Halloween yankee-ak eta hemengoak kalabazak dituzte komunean. Badaude bien arteko antzekotasun gehiago? Festa hauen artean bat aztertu dugu oso interesgarria izan dena. Nafarroako herri txiki askotan, Etxauri ibarrean, oraindik mantentzen da ohitura bat, azaroaren 1ean egiten dena, eguerdian. Haurrak etxez etxe joaten dira eskean, Gabonetan egiten den bezala. Herri bakoitzean badute esaera bat, adibidez, Xinguli manguli bota gaztainak neri. Etxeetatik botatzen dizkiete gauzak, garai batean fruitu lehorrak bakarrik, eta, orain, fruitu lehorrak eta gozokiak. Bestalde, konturatu gara Gau Beltzaren festa dela neguko jaien zikloaren lehen jaia. Neguko jaien zikloko festa horietan badaude zenbait ezaugarri errepikatzen direnak: etxez etxe eskean joatea (Gabonetan, Santa Agedan, inauterietan…) —Euskal Herriaz gain, Europako beste zenbait tokietan ere egiten dute—; zerbait abestu, esaldiren bat esan edo bertsoa botatzea; janaria eskatzea (janaria bildu behar den garaia da)… Gaur egun birsortzen ari diren jaietan ere hartu dituzte elementu horiek, eta horietan mozorroa elementu zentrala da, AEBetako eta Irlandako Halloweenekin gertatzen den bezala. Gure ustez garrantzitsua da hori, haurrentzat oso erakargarria delako mozorrotzea.
«Oso zabaldua zegoen Euskal Herrian, baina urriaren 31n ez zuen zertan izan behar»
Beldurraren faktorea ere komunean duten beste elementu bat da, ezta? Aiton-amonen elkarrizketetan beldurrarena beti ateratzen zen; edo jasaten zutelako sustoa edo beraiek eragiten zutelako. Horren inguruan azterketatxo bat egin dugu genero ikuspegitik. Ikusi dugu lekukotza zaharretan eta, egun, haurrekin egon garenean, beti joera da mutilek sustoa ematea eta neskek sustoa jasatea. Kuriosoa da nola errepikatzen den denboran. Egun ere jarraitzen dute misterio edo beldurrezko elementuak sartzen, eta beldurra eta heriotza errepikatzen dira; oso lotuta daude.

«Haurrek ospatu nahi dute, baina kontraesanak dituzte helduek»

 
Jaime_Altuna

Jaime Altuna.

Josu Ozaetak eta zuk nolatan ekin zenioten ibilbide honi? Josu eta biok elkar ezagutu genuen antropologian, eta bukatu genuenean, ikusi genuen Juan San Martin ikerketa beka deialdia egin zutela. Buruan bagenuen aurretik ideia hori, Halloween, Arimen Gaua edo Gau Beltzaren gainean zerbait egiteko. Aurkeztu genuen, beka eman ziguten eta hortik abiatu zen dena. Zein da, zehazki, ikerketaren muina? Gaur egun festa honen inguruan zer gertatzen ari den jaso nahi genuen. Horretarako, guretzat garrantzitsua zen ikerketaren zentroan haurrak jartzea: zergatik ospatzen duten, zergatik ospatu nahi duten, zergatik ez, zerk erakartzen dien… Beraiekin ere egon nahi genuen ospatzen zuten bitartean. Interesgarria iruditzen zitzaigun euren ikuspegia jasotzea. Iruditzen zitzaigun askotan horrelako erritu eta festen gainean egiten diren ikerketak beti atzera begirakoak direla. Festa horiek justu orain sortzen, birsortzen eta transformatzen ari dira, gure kulturan orain gertatzen ari den zerbait da. Hori jaso nahi genuen protagonistekin egonez. Zein egoerarekin topo egin duzue ikerketa egiterako garaian? Alde batetik, ikusten genuen haur askok ospatu nahi duten zerbait dela, baina heldu askori kontraesanak sortzen zaizkiela: ‘Halloween ospatu nahi duzula? Baina hori yankee-a da, nola ospatuko duzu hori?’. Ez genuen gurasoen diskurtsoan geratu nahi, baizik eta haurren diskurtsoa entzun, jaso eta erreflejatu; hori zen guretzako erronka. Zergatik gai hori? Ikerketa hau hasteko ideia sortu zen guri gertatu zitzaigulako. Gogoratzen dut alaba etorri zitzaidala 7-8 urterekin ‘aita, lagun batek esan digu Halloween ospatuko dugula bere etxean, mozorrotuko garela…’ eta ni ‘nola Halloween ospatuko duzuela?’, kontraesan bat sortzen zitzaidan. Handik bi egunetara nire aitari kontatu nion, eta aitak esan zidan ‘guk ere egiten genuen Ataunen, baserrian, arbia hustu…’. Uste dut gizarte mailan askori gertatu zaigula; kontraesan horretatik sortu da ikerketa. Zein metodologia erabili duzue? Elkarrizketak egin ditugu haurrekin, adinekoekin, aditu batzuekin… eta horrez gain, behaketak egin ditugu. Antropologian badago teknika bat oso erabilia dena, ikertu behar duzun horiekin egon eta ikertu behar duzun horretan egon. Euskal Herriko herri askotan egon gara, eta ospatzeko modu ezberdinak ikusi ditugu. Ikerketa 2016an egin genuen, urtebetekoa izan zen. Zer ondorioztatu duzue? Zein Halloween ospatu nahi dute haurrek? Atera dugun ondorioetako bat da beraiek ospatu nahi duten jai bat dela. Beraiei gustatzen zaien festa bat da, eta oso erakargarri zaie. Oso elementu politak ditu beraientzat: mozorroa, iluntzean ateratzea, gozokiak, heriotza, beldurra… Heriotza, adibidez, gaur egungo gizartean nahiko tabu den elementu bat da, baina, hemen presente dago, eta beraiei ere erakarri, edo, behintzat, kuriositatea sortzen die. Guk ez dugu kentzen merkatu eta kultur produkzio yankee-ak bonbardatzen gaituela mezu askorekin. Kontziente gara, baita haiek  ere neurri batean. Haiek oso kontziente dira helduei ez zaiela asko gustatzen, eta batzuk kexaka aritzen ziren: ‘Joaten gara etxez etxe eta jendeak ez digu atea irekitzen, eta batzuk errieta egiten digute’; ikusten dute nolabaiteko errezeloa. Zein presentzia dute gure eskualdeek zuen ikerketan? Oarsoaldea dezente agertzen da. Adibidez, Oiartzunen egon ginen Gau Beltza ikusten, baita San Pedron ere. Hitzaldia Donibanen izango da [hilak 29, 19:00etan, Ubera liburutegian], eta nire asmoa da aurtengo Gau Beltzan han egotea, zer egiten ari diren jasotzeko.

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Hiriko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
urtarrila 2021
  • urtarrila 2021
  • abendua 2020
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • abuztua 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • abuztua 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       

Azken 30 egunetako irakurrienak

1

Errepresaliatuen itxaropenari, herri bultzada

2021/01/09
Hondarribia,Irun
2

«Legez kanpokotzat» jo ditu Abotsanitzek Muliate eremuko hainbat duplex

2021/01/14
Hondarribia
3

Asteburuan COVID-19agatik 61 positibo Bidasoan, eta Labiren neurri gehiago

2021/01/11
Hondarribia,Irun

Zozketak

ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA

Eskaintzak

TXAKOLINDEGIA

Gure berri

Jarri paretan HITZAren 2019ko egutegia

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Cookie Politika

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.