Oiassoren edukietaz era erakargarriago batean nabigatzeko aukera izango dute bertan sartzen direnek. Aurrekoak 12 urte zeramatzan martxan.
Webgune berrituaren azal orokorra.
Oiasso Erromatar Museoaren webgunea berritu dute, irudi berria du, eta horrekin batera museoak sortzen dituen edukiak argiago eta hobeto daude sailkatuta. Erabilgarriago da. Dinamismoari garrantzia eman diote diseinuan, eta interakziorako aukera zabalak ditu. Aurrekoak 12 urtez eman du zerbitzua. Aro berri batean sartu da museoa, beraz.
Irungo Udalak eman du aldaketaren berri. Kultura ordezkari Juncal Eizagirreren arabera, beharrezkoa zuen jauzi teknologikoa eman du Oiassok webgunea berritzearekin, “edukiak aurkezteko duen modu berritzaileagatik jende gehiagorengana iritsiko da museoa, batez ere Oiassoren jardueren gaineko irrika duten horietara, informazio zuzenago, errazago eta azkarrago bilatuko dutelako: eta garrantzitsuena dena, museora etortzeko eta dituen instalazioez gozatzeko nahia areagotuko du.