Ijitofobiaren aurkako jardunaldiak, Irunen

Feminismotik ijitofobiaren kontra zein lan egiten ari diren azalduko dute.

ijitofobia

Emakume ijitoek antiijitokeriaren kontra egiten duten lana azalduko dute ijitofobiaren kontra jardunaldietan.

Sim Romi Gipuzkoaqe emakume ijitoen elkartearen eskutik, bihar, hilak 18, ijitofobiaren aurkako jardunaldiak egingo dituzte, Palmera Monteron, 16:30ean hasita. Feministok ijitofobiari ez izango da leloa. Lau hitzaldi eskainiko dituzte, eta bertan parte hartuko dute Sandra Heredia Kethane ijito plataformako kideak, June Fernandez Pikara Magazineko koordinatzaileak eta Marta Aizpuru Sim Romi ijitoen elkarteko kideak. Besteak beste, emakume ijitoek ijitofobiaren kontra duten borroka azaldu eta kazetaritzatik horren kontra nola jardun daitekeen landuko dute. Egitaraua
  • 16:30-16:45: Jardunaldien irekiera
  • 16:45-17:45: Zein lan egiten dute emakume ijitoek antijitokeriaren kontra? Marta Heredia Kethane ijito elkarteko kidearen eskutik.
  • 17:45-18:15: Ijito identitatea gizarte imajinariotik harago. Emakume ahots bidezko hurbiltze narratibo bat. Marta Aizpuru Sim Romi ijito emakume elkarteko kideak emango du.
  • 18:15-19:15: Pikara Magazineko June Fernandeek Ikaskuntza eta kontraesanak antijitokeriaren kontrako kazetaritza aliatuarentzat hitzaldia eskainiko du.
  • 19:15: Mis momentos y sueños audio-diskoaren aurkezpena, Tía Victoriaren eskutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.