Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondarribian gaurtik da ostirala

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dute ostiralean. Gaur xingola arrosak jarri dituzte Kasino Zaharrean eta Emekiren egoitzan.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/10/16
Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Xingola arrosa Kasino Zaharrean jarri duten unea

Ostiralean ospatuko dute Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna, baina Hondarribian gaurtik hasita hasi dira gaia lantzen. Kasino Zaharrean eta Emekiren egoitzan xingola arrosak jarriz abiatu dituzte Bularreko Minbiziaren egunari lotutako ekintzak. Xingolak jarri aurretik, udaletxeko areto nagusian aurkeztu dute egitaraua. Bertan izan dira Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Maider Sierra AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kidea, eta Edurne Iruin bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen Katxalin elkarteko ordezkaria. Gaurko agerraldian egoterik izan ez duten arren, Emeki emakume elkarteak eta Nagusilan boluntario taldeak ere bat egin dute ekitaldi zerrendarekin. Hirurak mintzatu dira sentsibilizazioaren eta prebentzioaren garrantziaz. Sierrak nabarmendu duenez, badira 25 urte Osakidetza urteroko kanpaina egokiak egiten hasi zela, baina hori nahikoa ez dela erantsi du: “Ez ditugu ahaztu nahi 45 urtetik beherako emakumeak, ezta gizonak ere, bularreko minbizia pairatzen dutenen %5 eta %8 artean gizonak izaten direlako”. Herritarrei elkartasuna adierazteko eskatu die AECCko kideak, eta gaixoei, erakunde eta elkarteengana hurbiltzeko, “laguntzeko gaudelako”. Eskuak, bularreko minbiziaren kontra Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ostirala izango den arren, Hondarribian igandean egingo dute ekitaldi nagusia, San Pedro kalean. Urtero bezala, xingola arrosak banatuko dituzte bertan. Aurten berrikuntza bat izango dela aurreratu du Berrotaranek: “Panel zuri interaktibo bat jarriko dugu, Denok elkarrekin bularreko minbiziaren kontra leloa idatziko dugu, eta gero, eskuak irin arrosarekin zikindu eta panelean aztarna uzteko aukera izango da, norberak gehitu nahi duen mezuarekin batera”. Hori, igandean. Aurretik, ostiral goizean, Nagusilanek gidaturiko Ttipi-ttapa ordu eta erdiko paseotxoak egiten dituztenek, xingola arrosa soinean eramango dute jarrita. Ohi bezala, Itsas Etxetik abiatuko dira ttipi-ttapa, 11:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.