Enpleguaren Astearen barruan dabiltzanei elkarrizketak egingo dizkiete Ficoban. Aldez aurretik ez da hitzordurik eskatu behar.
Lan bila dabiltzanei elkarrizketak egingo dizkiete Ficoban.
Enpleguaren Astearen barruan, hilaren 25ean (osteguna), lan bila dabiltzanek lan elkarrizketak egiteko aukera izango dute. Ficoban da hitzordua, 09:00etatik 14:00etara. Izaera publiko eta pribatuko 30 entitatek jasoko dituzte lan bila dabiltzanak, profil zehatzekin. Profil horiek
El Espazioren webgunean aurki daitezke hilaren 16tik aurrera. Elkarrizketak egiteaz gain, lanerako hautagaitzak ere jasoko dituzte.
Urtean bitan egiten du
Bidasoa Bizirik-ek Enpleguaren Astea. Urteko lehen zita maiatza aldean izaten da, bigarrena urrian. Hala, iazko urriko saioan 500 pertsonak parte hartu zuten, euren burua lan egiteko aurkeztu egin zuten. Aurrez aurreko elkarrizketa horientzat ez da beharrezkoa aldez aurretik ordua hartzea, bertan azaltzea besterik ez dago. Baina enplegu bila dabiltzanek curriculumak eraman behar dituzte.
Iazko edizioan, esaterako 93 lan eskaintza egin ziren 180 postu betetzeko. Postu horien %27 eraikuntzako sektorekoak izan ziren, %25 industriakoak, eta %9 ostalaritzakoak.
Enpleguaren Astean parte hartu nahi duten enpresek informazioa eska dezakete 943 50 96 00 telefono zenbakira deituz. Bidasoa Bizirik-ek Irungo Ducoureau eraikinean duen bulegora ere hurbil daitezke (Hendaia kalea, 8).