Irun Zuzenean jaialdia larunbatean (hilaren 20an) egingo dute, Urdanibia plazan jarriko dituzten hiru agertokitan. Hemezortzi taldek parte hartuko dute.
Juncal Eizagirre eta Iñaki Estevez gaurko agerraldian.
Irun Zuzenean Festibala egingo dute larunbatean (hilak 20) Urdanibia plazan. Bi ezaugarri nagusi izango ditu jaialdiak: talde gehienak bertakoak izango direla da bat; bestea, kontzertu guztiak doan direla.
Hemezortzi talde eta bakarlarik osatzen dute Irun Zuzeneanen kartela. 12:00etan hasiko dira musika tresnei eragiten, eta banan-banan, honakoak izango dira ekarpena egingo duten bandak: Los Coronas, The Inductions, Kometa, Natural Project, The Northaguirres, Olimpia, Siete C, The Owl Project, Hostoak, Lanbroa, Reuben MG, The WC Groovers, Sara Zozaya, Stonefaces, Indidxabak, Tempera, Tritones eta Voltaia. Kartela hainbat DJren ekarpenarekin osatuko dute.
Urdanbia plazan hiru agertoki izango dira jarrita talde horien guztien emanaldiak jasotzeko. Edarien gunea, eta food truck janari kamionetak ere izango dira.
Juncal Izagirre Kultura ordezkariak eta Ilaki Estevez Get In produktorako kideak aurkeztu dute gaur Irun Zuzenean. Udal ordezkariak nabarmendu du tokiko taldeen dinamizaziorako sortu zutela duela urte batzuk Irun Zuzenean egitasmoa, “jaialdia uda-udazkeneko agenda kulturalaren jarduera hurrengo geltokia da”.