Elkarretaratzea egingo dute astelehenean, 19:30ean hasita, San Juan plazan. "Feminizidio alerta" ezarri du eskualdeko Mugimendu Feministak.
Elkarretaratzea egin zuten astelehenean San Juan plazan “Adi beste erailketa bat, feminizidio alerta lelopean”.
Bidasoko Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, astelehenean (hilak 15), 19:30ean Irungo San Juan plazan. Almerian (Andaluzia, Espainia) gizon batek emakume bat hil, eta hura zabortegi batera bota zuen. Irailaren 27an aurkitu zuten emakumearen gorpua. Lau alabaren ama zen emakumea.
“Feminizidioen alerta” jarri dute Bidasoko Mugimendu Feministatik, oro har, gizarteari eta batik bat politikariei begira. Beharrezkotzat jo dute lehenbailehen emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako estatu ituna martxan jarri eta genero indarkeriaren legearen aldaketa egitea.
Astelehenean ere egin zuten elkarretaratzea Irunen, Bidasoko Mugimendu Feministaren ekimenez. Orduko hartan Gironan (Herrialde Katalanak) gizon batek emakume bat hil, eta haren alabetako bat autoarekin harrapatu zuelako, larri zaurituta utziz. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen gizonak.