Ur bizietako kirolariak, eskolarrak nahiz federatuak aritu dira garbitzen.
Santiagotarrak-eko ur bizien taldeak San Migel ingurua garbitu du.
Denboraldia hasteko, Santiagotarrak elkarteko Ur Bizien taldea San Migel ingurua garbitzen ibili zen. Hori irailaren 29an izan zen.
Kirolariak, eskolarrak nahiz federatuak bizikletaz igotzeko geratu ziren, eta handik joan ziren San Migeleraino. Hara iritsitakoan, lana banatu zuten: gazteenek ibaiaren ubidea eta ertzak garbitzen zituzten eta federatuek entrenatzeko beharrezkoak diren eslaloneko ateak errekuperatu eta berriro jarri zituzten.
Hondakin ugari jaso zituzten, eta era guztietakoak.