Hurrengo partida Deban jokatuko dute berdeek, Amaikak Baten kontra.
Hondarribia Futbol Elkarteko mutilen lehen taldeak Ohorezko Mailako lehen puntua lortu zuen larunbatean. Deustu Donostiaren kontra berdindu zuen Hondartza futbol zelaian, golik gabe bukatu zen partidan. Emaitzak kontrakoa adierazten duen arren, bi taldeek aukera ugari izan zituzten, batez ere lehen zatian, baina ez zuten atearen aurrean asmatu.
Golak lortzeko ezintasuna da hondarribiarren kezka nagusiena liga hasiera honetan. Bost partida jokatu dituzte orain artean, gol bakarra sartu dute, eta 11 jaso kontra. Lehen puntua lortu izanagatik, multzoko azkenak dira oraindik hondarribiarrak, Lezoko Allerrurekin berdinduta.
Ikusi sailkapena
Hurrengo partida Deban jokatuko dute berdeek, Amaikak Baten kontra. Sailkapeneko 11. postuan daude debarrak, 5 punturekin, partida bat irabazita eta beste bi berdindu eta gero.
(artxiboko argazkia)