Saskibaloiko Emakumezkoen Lehen Maila hasi da asteburuan eta Hondarribiko taldeak garaipena lortu du estreinako jardunaldian.
Express Hondarribia Ikasbasket taldeak garaipen batekin hasi du Lehen Mailako 2018-2019ko denboraldia. Bilbon irabazi zuen atzo, La Salle Zurekin taldearen etxean (47-50). Partida oso borrokatua izan zen, eta azken laurdenera arte ez zen erabaki. Batez ere erreboteari esker —30 etxekoek, 55 kanpotarrek—, eta etxekoek kanpoko jaurtiketetan egindako portzentaiari esker —1/16 hirukoetan— nagusitu ziren hondarribiarrak.
Zortzi minuturen faltan 13 puntuko aldea zuen Ikasbasketek, eta bazirudien lehia erabakita zeukatela. Baina etxekoek ez zuten etsi, defentsa estutu zuten, baloi asko berreskuratu zituzten eta hiru puntura hurbildu ziren markagailuan. Nolanahi ere, aldeari eutsi zion Ikasbasketek eta ligako lehen bi puntuak eskuratu zituen (
ikusi sailkapena). Maider Oregi izan zen taldeko onena, 12 puntu, 9 errebote eta 17ko balorazioarekin.
Bigarren partida etxean jokatuko dute hondarribiarrek, Gernikaren kontra. Iazko ohiko ordutegian jokatuko du taldeak, larunbatean 19:45ean.
Datorren larunbatean etxean jokatuko du Ikasbasketek (argazkia iazkoa da)