Txingudiko Korrikako lehen postuak Iruñera eta Tolosara joan ziren. Bigarren postuak, berriz, irundarrenak izan ziren. Lasterketa azkarra izan zen.
Korrikalariak, Irungo Colonen sartzen.
Larunbatean 664 Korrikalarik eman zuten izena 20. Txingudi Korrikan parte hartzeko. Hamar kilometroak egiten, hau da, Hendaia-Irun-Hondarribia bidea egiten azkarrenak Alejandra Arribas iruñearra eta Unai Arroyo tolosarra izan ziren. Bidasoarrak, kasu honetan irundarrak, bigarren postuarekin konformatu behar: Irene Sanzberro eta Jose Gomez de Arriba irundarrak bigarren izan ziren emakumeen eta gizonen kategorian hurrenez hurren. Gizonetan, hirugarren Iker Oliveri orotariko terenoetan (mendian, asfaltoan) fin dabilen hondarribiarra.
Euria egin zuen proban. Helmugara lehenak iritsi zirenek ez zuten tanta askorik jaso, bai geroago iritsi zirenek. Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) antolatzaileek esan dutenez, lasterketa oso azkarra izan zen, “maila handikoa”. Adibide bat: Unai Arroyok lau segundo falta izan zituen gizonen errekorra hausteko. Beste bat: 116 korrikalarik jaitsi egin zuten 40 minutuen muga.
Korrikalariez gain, 54 roller eta bi handbike izan ziren lasterketan.
Jarraian, kategoria guztietako lehen postuak (sailkapen oso-osoak ikusteko
sartu BATen webgunean).
Emakumeen lehen hamar postuak
- Alejandra Arribas (Iruñea) 38:58
- Irene Sanzberro (Irun) 40:21
- Maialen Muñoz (Ibarra) 40:45
- Lide Azkue (Zarautz) 41:20
- Laiane Arrospide (Tolosa) 41:52
- Maialen Perez (Donostia) 42:19
- Miren Arregi (Hernani) 42:38
- Txaro Alonso (Gasteiz) 43:01
- Ainhoa Lekuona (Tolosa) 43:01
- Olatz Mitxelena (Oiartzun) 43:10
Emakumeen podiuma.
Gizonen lehen hamar postuak
- Unai Arroyo (Tolosa) 31:38
- Jose Antonio Gomez de Arriba (Irun) 32:15
- Iker Oliveri (Hondarribia) 32:20
- Iñaki Gerika (Usurbil) 32:38
- Raul Gomez (Lasarte-Oria) 32:55
- Iban Rodriguez (Gasteiz) 33:32
- Unai Ibarra (Arrasate) 33:40
- Aritz Garin (Villabona) 33:51
- Iñaki Lopetegi (Irun) 34:03
- Asier Sanz (Irun) 34:08
Gizonen podiuma.
Rollerrak, emakumeak
- Berezi Martinez de La Fuente (Gasteiz) 19:58
- Oihane Etxeberria (Azkoitia) 21:26
- Oihana Unamuno (Bergara) 21:27
Rollerrak, gizonak
- Ilaki Zubillaga (Tolosa) 18:07
- Peio Aramendi (Hernani) 18:38
- Imanol Imaz (Tolosa) 18:38
Roller talde bat Hondarribiko helmugara iristen.
Handbikeak
- Ion Galarraga (Bidegoian) 23:56
- Mikel Goikoetxe (Amezketa) 24:12
Handbike kirolari bat.
800 haur
Arratsaldean izan zen helduen lasterketa. Goizean, Gal estadioaren inguruan, haurrena. BATek prest zituen 800 dortsalak agortu egin ziren. Adinetan banatuta egin zituzten lasterketak, eta ondoren, hamaiketakoaz gozatu zuten.
BATek eskerrak eman dizkie haurrei, baita haien guraso eta laguntzaileei, “oso ondo atera zen dena”.
Haurren irteeretako bat.