Irun Factory-k Palmera Montero guneko instalazioetan ekintzailetza teknologikoarekin eta sektorearekin erlazionaturiko produktu berritzaileen inguruko proiektu pilotuan hartuko du parte.
Gaurko aurkezpenaren irudia.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Irun Factory-k Palmera Montero guneko instalazioetan ekintzailetza teknologikoarekin eta sektorearekin erlazionaturiko produktu berritzaileen inguruko proiektu pilotuan hartuko du parte. Egitasmo horren bitartez, dozena bat enpresa eta ekintzailek ikastaro berezi batean parte hartzeko aukera izango dute. Udala, Bidasoa Bizirik eta Mondragon Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker ekingo diote egitasmoari.
Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-en presidente, Lander Beloki Enpresagintza Fakultateko Mondragon Unibertsitateko dekano Lander Beloki eta programako parte hartzaile Iñaki Garcia eta Amaia Adin ekintzaileek egitasmoaren berri eman dute gaur.
“Ekimen honek orain arte burutu ditugun ekintzekiko salto bat suposatuko du, batez ere Irun Factory-ren kasuan. Enpresa gazte edo berritzaileek izan ditzaketen proiektuen estrategien formazioa ahalbidetzen du, ideiei forma eman eta negozio berrietan, hazkunde ekonomikoan eta hirian enplegu sorkuntza bihurtu daitezkeelarik”, adierazi du Paezek.
Formazioa
Orotara, 12 pertsonek hartuko dute parte. Hala, enpresa eta pertsona ekintzaileei ekintzailetzaren eta konpetentzia transbertsalen inguruko formazioa eskainiko diete. Sormena eta berrikuntza, arazoen ulermena, ideiagintza eta ikusmen gaitasuna, eredu sorkuntza tea komunikazio gaitasunen sorkuntza izango da jasoko duten formakuntza hori.
Proiektuan parte hartuko dutenek tutore laguntza izango dute prozesu guztian zehar, eta programa gainditzea lortzen dutenean, Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko titulua jasoko dute.
Programarako,
maker espazio modura ekipatutako Irun Factory instalazioak eskaini ditu udalak. Klaseak, ostiraletan (16:00etatik 21:00etara) eta larunbatetan (9:00etatik 14:00etara) izango dira, azaroaren 24ra bitarte.