Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jaizkibelen zatitxo bat Irunen

Jaizkibel mendiaren zaintza eta kontserbazioa izan da Miriam Loidi sortzaile gazte irundarraren azken lanaren oinarria. Martindozenean ikusgai dago lan horren emaitza.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/10/05

Joan den larunbatean zabaldu zituen ateak Jaizkibel bidea eginez erakusketak.

Jaizkibel mendiaren zaintza eta kontserbazioa izan da Miriam Loidi sortzaile gazte irundarraren  azken lanaren oinarria. Martindozenean ikusgai dago lan horren emaitza.
Jaizkibel mendia eta artea. Bi ideia horiek batera ikusteko aukera dago jada Martindozenea Gaztelekuan, erakusketa berezi batean. Irungo Udaleko Gazteria Sailak, hilero egiten duen bezala, hiriko gazte bati aukera eman dio artearen munduan emandako lehen pausoak plazaratzeko,?Gazteartean Expo egitasmoaren barruan. Hala, Jaizkibel bidea eginez erakusketa inauguratu zuten joan den larunbatean, eta azaroaren 4ra bitarte bisitatzeko aukera izango da, doan. 21 urteko Miriam Loidi izan da Gazteartean Exporen azken egitasmoaren onuraduna. Arte Ederretan lizentziatutakoa da eta gaztea izan arren, aurretik esperientzia bildutakoa da, azken urtean erakusketa mordoa egin baititu Euskal Herrian eta harago. Aurten bukatu berri ditu ikasketak, eta Gradu Amaierako Lan Artistikoaren zatitxo bat da egun Irunen ikus daitekeena. «Proiektuaren helburua hasiera batean mendia ezagutzea zen, jendea mendian ibiltzera animatzea eta Jaizkibel gehiago ezagutzea. Eta zergatik? Mendia zaindu eta berreskuratzeko, artearen bitartez, noski», kontatu du irundarrak. Helburua zehazturik, proiektua hasi zuen orain dela hilabete luze, naturaren zaintza eta artearen harremana sendotzen jarraitzeko asmoz. Proiektu propioa izan arren, bizilagun, senide eta lagunekin elkarbanatu nahi izan du esperientzia, horiek ere artelanaren protagonista bilakatuz: «Hasiera batean uste nuen proiektua nirea izango zela bakarrik, baina azkenean erabaki nuen proiektu parte hartzaile bat egin nahi nuela». Hala, azken hilabeteotan 31 lagunek mendia goitik behera zeharkatu dute, artista irundarrak proposatutako bideak zapaldu dituzte, ezohiko mendi irteerak eginez. Ibilbide hori guztia lau zati edo baldintza nagusitan banatu du Loidik. Lehena oinezko ibilbide bat egitea izan da, arte prozesuari hasiera eman eta irundarrak maite duen oinez ibiltzeko arteari otoi egiteko. «Presarik gabe mendia zeharkatzeak naturarekin zuzenean konektatzen gaitu, oso aberasgarria da». Bigarrena, txoko horietan argazkiak ateratzea izan da, bakoitzak bere begitik natura nola ikusten duen irudikatzeko. Beste baldintzetako bat, eta garrantzitsuena (proiektuaren funtsa, alegia), Jaizkibel ingurutik zaborra biltzea izan da, pausoz pauso mendia berreskuratzeko bidean. Eta amaitzeko, partaideek naturako elementu bat jaso dute, bakoitzak nahi izan duena. Proiektuak atal asko biltzen dituen arren, ibiltzearen praktikan eta bereziki zabor bilketan jarri du garrantzia irundarrak.

Bildutako zaborrarekin irudi ikusgarriak sortu ditu.

Norbera bere kabuz ala taldean. Partaideek nahi duten moduan egin dituzte Loidik proposatutako ibilbide horiek. Guztietan, «geologikoki aberatsa edota interesgarriak izan daitezkeen txokoak» bisitatu dituzte. Hamarka artelan Jaizkibelen bildutako elementu guztiekin askotariko artelanak egin dituela kontatu du Loidik. Grafoak, grofatoak, estanpak, panelak edota zeharkatutako ibilbideen inguruko irudi bitxiak. Bidean aurkitutakoa probestuz, lan ikusgarriak egin ditu, oso bereziak. Erakusketan ikus daitekeen lan erakargarriena: Mendi zaborra. Izenak dio: zaborra baliatuz, mendi bat irudikatu du artistak. «Horrela jarraitzen badugu, azkenean mendiak eta natura horrela egongo direla, hori da zabaldu nahi izan dudan mezua». Jaizkibel mendiaren berreskuratzearekin lotutako hamarka lan egin arren, soilik batzuk ikusteko aukera dago erakusketan. «Niretzat artistikoki indar gehien dituzten lanak daude ikusgai». Orotara, bi serie hautatu ditu irundarrak; hamabi lan bildu ditu Martindozenean. Gainera, azken urteotan egindako zenbait lanentzako ere txoko bat aurkitu diote gaztelekuan. Proiektua aurkeztuta eta plazaratua izan arren, aurrera begirakoa izango dela onartu du Loidik. «Unibertsitatean aurkeztu nuenean, proiektuarekin jarraitu nahi nuela esan nuen, eta oraindik asmo hori mantentzen dut». Pozik geratu da artista lortutako emaitzarekin, egindakoaz harro dago. Miriam Loidi: «Oso esperientzia positiboa izan da niretzat, ekintza sozial baten alde mugitu garelako. Indar pilo bat eman dit artearen munduan jarraitu edo sartzen jarraitzeko». Galizian master bat ikasten ari da egun Loidi, baina bestelako egitasmoak lantzeko tartea ere  ateratzen du. Kontatu duenez, etorkizunari begira baditu proiektu berriak buruan. Horietako bat bidaiatzeko kulturarekin lotu nahi du. Bidaiari talde bat bildu eta jendearen esperientziak baliatuz, artearen mundura eramatea izango da hurrengo sorkuntza. Azken urteotan artearen ia diziplina guztiak ukitu ditu Loidik eta guztietatik arte plastikoa maite du gehien. «Halere, baditut gauza asko probatzeko oraindik», dio, barrez. Loidiren azken proiektuaren emaitza ikusi nahi dutenek, 17:00etatik 21:00etara (asteartetik larunbatera) Martindozenea Gaztelekuko erakusketa aretoa bisitatzeko aukera izango dute.

+ HITZAk Miriam Loidi elkarrizketatu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.