Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Gauza politenetakoa da lan bat noiz amaitu ez jakitea"

Oraindik 21 urte dituen arren, artearen munduan esperientzia handikoa da irundarra. Bere azken proiektuaz, orain arteko ibilbideaz eta etorkizunari begira dituen asmoez mintzatu da.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/10/05

Miriam Loidi gazte irundarra.

Oraindik 21 urte dituen arren, artearen munduan esperientzia handikoa da Miriam Loidi irundarra. Bere azken proiektuaz, orain arteko ibilbideaz eta etorkizunari begira dituen asmoez mintzatu da.

Nondik etorri zaizu Jaizkibeli buruzko proiektua sortzeko ideia? Proiektua nola eta nondik etorri  zen ez dakit [barrez]. Banekien Gradu Amaierako Lana naturarekin lotutako proiektua izango zela. Aurretik Larrun, Aiako Harria edo Jaizkibel inguruko grabatu eta pinturak egiten nituen, eta esperientzia polit hura berreskuratuz, proiektuari ekin nion. Ideia izan da jendeak Jaizkibel ezagutzea, askotan bertako txoko asko ez ditugulako ezagutzen.Bestalde, ekologiaren eta artearen arteko harremanaren gainean irakurtzen eta ikasten hasi nintzen, nola egin dezakegun gizartea mugitzea artearen bitartez. Nahi nuen jendeak kontzientzia hartzea natura zaindu behar dugula, eta gure eskuetan dagoela naturaren kontserbazioa, egunerokoan. Jende asko ezagutu dut eta asko mugitu gara, hori oso garrantzitsua izan da. Denon artean egindako harreman hori izan da etekin garrantzitsuena. Zergatik Jaizkibel, eta ez beste edozein mendi? Inkontzienteki agian. Egia esan, lagun gehienak Hondarribikoak ditut. Txikitatik, nahiz eta Irungoa izan, harreman handia izan dut Hondarribiarekin eta azken urteetan lagun edo senideekin askotan joan gara Jaizkibel ingurura. Denbora dezente pasatu  dut mendi horretan, ikaragarri gustatzen zait. Maiz pintatzera edo liburu bat irakurtzera joaten naiz, oso erraz dago joateko eta oso lasaia da. Proiektua noiz arte luzatzeko asmoa duzu? Ez dakit noiz amaituko dudan, hori da arteak duen gauza politenetakoa: lan bat noiz amaitu ez jakitea. Badakizu noiz hasten den gauza bat, baina ez dakizu noiz amaituko den. Nik badakit jarraituko dudala honekin lanean, agian ibilbide berriak sortzen, beste irakurketa bat planteatzen, dena delakoa, interesgarria dela iruditzen zaidalako eta jendearen parte hartzea oso polita izan delako. Ikusten ari naiz jendeari gustatu zaiola. Ez dakit noiz arte, eta ez dut jakin nahi ere. Ibilbidea jarraitu eta ea proiektuak nora eramaten nauen. 21 urte dituzu, baina jada esperientzia duzu artearen munduan, ezta? Bai, hala da. Halere, duela urtebete ez nuen pentsatzen puntu honetan egongo nintzenik. Orain arte 5-6 erakusketetan hartu dut parte, eta duela urtebete ez nuen bakar batean ere parte hartu. Hasieratik ‘mugitu behar gara’ esan diot beti nire buruari. Oso pertsona mugitua izan naiz beti, beti gauzak irakurtzen eta begiratzen ibiltzen naiz. Oso kuriosoa naiz. Nondik datorkizu artearekiko miresmen hori? Betidanik eskulanak gustatu zaizkit. Orain, egia da nire arte ibilbidean hasi naizela sartzen gehiago esperientzien gaineko irakurketetan. Joan den larunbateko aurkezpenean gazteekin tailer bat egin nuen. Bertan ondoko parkeko zaborra jasotzeko eskatu nien, eta lan ikusgarriak egin zituzten. Haiei esaten nien ez duzula behar inongo trebeziarik eskuekin sortzeko. Nire lana gehiago dago atzetik dagoen irakurketa horretan, eta pentsatzeko ibilbide horretan, lan plastikoan baino. Gogoan dut 14 urterekin nire gurasoei esan niela Arte Ederrak ikasi nahi nituela. Plastika, musika… artearekin harreman duten gauzak nituen bereziki gustuko ikastolan. Gero dantzaren munduan sartu nintzen, eta interpretazioa ere bai pila bat gustatu zait beti. Ondoren Batxilergo Artistikoa egin nuen, eta horren ostean Arte Ederretako fakultatean sartu nintzen. Txikitatik gustatu zait material ezberdinekin jolastea, esperimentatzea gustuko dut. Txikitatik argi nuen, eta buru- belarri jo dut bide horretatik, orain arte.

+ Irakurri ‘Jaizkibel bidea eginez’ erakusketaren inguruko erreportajea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.