Fenomena jaialdia, larunbatean, ordutegi berriarekin

Arratsaldeko kontzertuak ordubete lehenago hasiko dira, gauerako euria espero delako. The Hanging Stars taldeak 19:00etan joko du.

Fenomena 2018 Hanging Stars

The Hanging Stars taldearen kontzertua 19:00etan izango da, ordubete lehenago

Etzi, larunbatarekin egingo dute Fenomena jaialdia Hondarribiko Kasino Zaharrean. Gauerako euria dakarren fronte bat iristea espero denez, ordutegia aldatu dute antolatzaileek. Arratsaldeko kontzertuak ordubete lehenago hasiko dira. Hala, Kabbalah taldeak 16:00etan joko du, Lobison sevillarrek 17:00etan, The Hanging Stars ingelesek (irudian) 19:00etan, eta Gizzard madrildarrek 21:00etan. Oscar Benas Instro Comboren eguerdiko saioak eta bazkari solidarioak, aldiz, ordutegia mantendu dute, 13:00etan eta 14:30ean izango dira.
Ezagutu Fenomena 2018ko taldeak

Erreportajea: Kalitatea, formatu txikian

Solidarioa izango da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.