Haria eta orratzak, Lakaxitan

Aniztasunean Josten tailerrak egin dituzte gaztetxean, Emausen eskutik.

Lakaxita-Emaus

Aniztasunean Josten tailerrean bufandak egiten aritu dira.

Atzo arratsaldean, hariak eta orratzak atera zituzten Lakaxita gaztetxean, eta hainbat osagarri egiten ibili ziren. Izan ere, Emaus taldeak Aniztasunean Josten tailerrak antolatu zituen, eta hantxe ibili ziren hari tartean josten. “Zuhaitzentzako apaingarriak egiten hasi eta bufanda koloretsu harrigarriak egiten amaitu genuen”, adierazi dute antolatzaileek. Esperientzia “zoragarria” izan zela gaineratu dute: “Irriak, begirada konplizeak, gaitasun eta hizkuntzen trukeak…”. Eskerrak eman dizkiete migranteekin batera tailer hori egitera animatu ziren herritarrei.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.