Bihar, euskara bekak eskatzeko azken eguna

2017-18 ikasturtean euskara ikasten ibili ziren ikasleek eska dezakete beka.

Euskararen Astea

‘Euskaraz bizi nahi dut’ leloa, San Jose Ikastetxeko balkoian

Euskara Sailak gogorarazi duenez, gaur eta bihar izango dira azken egunak euskara ikasteko bekak eskatzeko. Guztira, 65.064 euroko aurrekontua bideratuko du udalak, eta ikastaroaren kostua osorik estaltzera iris daitezkeela ere azaldu du. 2017-18 ikasturtean euskara ikasten ibili ziren ikasleei zuzenduta dago beka, zehazki, honako egoeretan egon zirenei: HABE euskaltegietan euskalduntze eskoletan izan zirenak, Irundik kanpo HABE euskaltegietako euskalduntze eskoletan izan zirenei, eta, azkenik, talde berezietan izan zirenak (euskaltegietako talde bereziak, unibertsitateko udako ikastaroetan euskaraz ematen diren ikastaroak, Denbora Libreko taldeak nahiz kirola). Interesa dutenek, Irun Txartelarekin egin dezakete eskaera edo irun.org-en.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.