Ahalduntze Eskoletan 547 emakumek parte hartu dute azken bost urtean. Urriaren 26an, adineko emakumeei begirako ikastaroa egingo dute.
Sergio Corchon zinegotzia, gaur, azalpenak ematen.
2018ari dagokionez, Emakumeen Ahalduntze Eskolaren jarduerak amaitzear daude. Hori baliatuta, Irungo Udaleko Ongizate arloak orain arte egindakoaren berri emateko tartea izan du. Hala, azken bost urtean, 37 ikastaro egin direla jakinarazi du Sergio Corchon arloko zinegotziak, 547 emakumeren partaidetzarekin, “berdintasunerako, formaziorako, gogoetarako, elkar ezagutzeko topagune izan dira ikastaroak”.
2018an sei ikastaro egin dira, rap feministarena, estresaren kontrako teknikena, indarkeriaren gainekoa, autodefentsa feministarena, dolu egoeren gainekoa.
Adineko emakumeen aukerei buruzkoa egingo dute jarraian. Azken horri aipamen berezia egin dio Corchonek, zehaztuz egunotan Adinekoen Astea ospatzen ari dela. Gainera, adinekoei ate berriak zabaldu dizkietela azaldu zu zinegotziak, partaide gehiago batu asmoz. Hala, tailerraren saioak urriaren 26an egingo dituzte, lehen saio goizez delarik (10:00-14:00), eta goizeko berbera arratsaldean (15:30-19:30) errepikatuko delarik. Palmera Monteron dira saioak, Itziar Gandia Quintanillaren zuzendaritzapean. Izena emateko (8,25 euro): 943 50 51 51ra deitu, edo
Irungo Udalaren webgunera sartu.