Sariak hiriko enpresa eta ekintzaileentzako bideratuak dira, zehazki, 2016. urtean enpresaren edozein eremutan posizionamendua hobetzea dakarren proiektu berritzaile bat abian jarri dutenentzat.
Irun Ekintzanen aurreko sari banaketa.
Irungo Udaleko Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Angel Paezek jakinarazi berri duenez, Berrikuntzarako Irun Ekintzan Sarien aurtengo edizioa abian da. Hilaren 15era arte dago egitasmoak aurkezteko epea zabalik. Sari banaketa ekitaldia azaroan egingo dute.
Sariak hiriko enpresa eta ekintzaileentzako bideratuak dira, zehazki, 2018. urtean enpresaren edozein eremutan posizionamendua hobetzea dakarren proiektu berritzaile bat abian jarri dutenentzat. Oinarriak
udalaren webgunean daude. Enpresek Irungoak behar dute izan.
“Kultura berritzailea bultzatu nahi dugu, zerotik abiatzen diren ideia horiek nola merkatuan tokia egin duten. Maiz, hiriaren izena mundutik eramateko baliagarri dira horiek”, nabarmendu du Paezek.
Hala, lau sari banatuko dituzte azaroko ekitaldian: 3.000 euroko Berrikuntzaren Irun Ekintzan Saria (20 langiletik gorako enpresei), 3.000 euroko Berrikuntzaren Irungo Ekintzan Saria (20 langiletik beherako enpresari), 3.000 euroko Berrikuntzaren Irun Ekintzan Saria zerbitzuen alorrean (3.000 euro) eta 1.000 euroko Berrikuntzaren Irun Ekintzan Saria (ideia berritzaileari).
Hautagaitzak HAZ bulegoan aurkez daitezke, baita udalaren egoitza elektronikotik ere. Informazio gehiago izateko 943 50 53 36 telefono zenbakira dei daiteke.