Azken egunak Jesus Carreraren dokumentala babesteko

Aitor Baztarrika eta Lander Etxedona ari dira dokumentala errodatzen. 3.600 euro lortu behar dituzte proiektua osotasunean gauzatzeko.

Jesus Carrera

Carreraren ilobak, osabaren hobiko lurrarekin poltsa bat betetzen, Hondarribiko hilerrira eramateko

11 egun geratzen dira Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarrari buruzko dokumentalerako crowdfunding kanpainan ekarpenak egiteko. Buruzagi komunistaren iloben ekimena da, batetik, bere militante bizitza balioan jarri, eta bestetik, familiak bere gorpuzkiak Euskal Herriratzeko eginiko bidea azaleratu nahi duena. Aitor Baztarrika eta Lander Etxedona ari dira dokumentala errodatzen. Telmo Basterretxeak ere hartu du parte ikus-entzunezkoan, Alcala Henaresko exhumazio prozesuaa grabatu baitzuen berak. Gaur goizeko lehen orduan 3.126 euro bilduak zituzten, eta 3.600 da proiektua bere osotasunean burutzeko behar dutena. Kanpainaren bigarren fasea sartua dago proiektua. Lehen fasea uztailean abiatu zuten eta 2.000 euroko kopurua ezarri zuten lortu beharreko gutxieneko gisa. Zifra hori gaindituta, proiektua gauzatuko zela bermatu zuen Jesus Carreraren familiak. Bigarren fasean bildutako diruarekin, besteak beste, dokumentala biribildu eta zabalpena hobetuko lukete egileek.

Aitor Baztarrika: “Jesus Carreraren errealitateak fikzioa gainditzen du”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.