Elosegik hamaikagarren postuan sailkatzea lortu zuen. Crespo berriz, hamargarren postutik zazpi segundotara iritsi zen helmugara.
Ander Elosegi, neguan, Irungo San Migel eremuan entrenatzen.
Joan den asteburuan, Rio De Janeiroko kanal olinpikoan, Eslaloneko Munduko Txapelketa jokatu zuten. Bertan, Irungo Santiagotarrak elkarteko Ander Elosegi (C1 modalitatean) eta Joan Crespo (K1ean) piraguistek hartu zuten parte.
Finalerdietarako sailkatzea lortu aren, ezin izan dute lehenengo hamarren artean sailkatzea lortu; ondorioz, finaletatik kanpo geratu dira biak. Elosegik hamaikagarren postuan sailkatzea lortu zuen (hamargarren sailkatutik 32 ehunekotara geratu zen). Crespo berriz, hamargarren postutik zazpi segundotara iritsi zen helmugara.
Joan den asteburuko Munduko Txapelketarekin amaiera eman dio ur bizien sekzioak denboraldiari. Dagoeneko datorren sasoiari begira jarri dira piraguistak, 2019ko Seu d´Urgelleko kanalean jokatuko duten Munduko Txapelketari.