Bisitariek bereziki influencer ezagunen ikastaroak eta proposamenen aniztasuna nabarmendu dutela jakinarazi dute Ficobatik.
Asteburuko azokan bildutako irudia.
Atzo itxi zituen ateak Ficoba erakustazokan bigarren Harri-orri-ar azokak. Ostiraletik igandera bitarte luzatu dute eskulanen inguruko feria, eta orotara, 5.000 bisitari jaso dituzte.
“Gipuzkoako eta inguruko lurraldeetako
handmade komunitateak aktiboki parte hartu du asteburu honetan Ficoban egin den eskulan azokan”, adierazi dute antolatzaileek. 100 jarduera baino gehiago izan dira hiru egunetan zehar. Bisitariek bereziki
influencer ezagunen ikastaroak eta proposamenen aniztasuna nabarmendu dutela jakinarazi dute Ficobatik. Gainera, erakusketariek azokako bisitarien kalitatea nabarmendu dute, salmenta maila ona izan baita.