Irungo Udaleko Gazteria sailak antolatuta, 'Jaizkibel bidea eginez' erakusketak bihar zabalduko ditu ateak, eta azaroaren 4ra bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Gaur zabalduko ditu ateak erakusketa bereziak.
Irungo Martindozenea Gaztelekua Gazteartean-en azken erakusketaren agertoki izango da. Irungo Udaleko Gazteria sailak antolatuta, ‘Jaizkibel bidea eginez’ erakusketak bihar (hilak 29) zabalduko ditu ateak (18:00etan), eta azaroaren 4ra bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Jaizkibel mendiaren zaintza eta kontserbazioaren aldeko egitasmo batetik dator erakusketa sortzeko ideia. 31 lagunek mendia goitik behera zeharkatu dute azken hilabeteotan eta bertan, zakarra eta hondakinak jaso dituzte. Horiekin, Miriam Loidi irundarrak linozko irudiak sortu ditu eta denak Martindozenean ikusgai egongo dira.
Biharko inaugurazioaren ostean, 19:30etara bitarte, Loidik prozesua nolakoa izango den esplikatuko du, tailer batean. Gazteria sailetik diotenez, gaztelekuaren ordutegi normalean irekiko dute erakusketa.