Irungo Katea auzoko Hegazti elkarteak, Bidassoa Basque Brewery-ren laguntzari esker, lehen Garagardo Jaia antolatu du datorren asterako.
BBB-k garagardoak dastatuko dituzte Hegaztin.
Irungo Katea auzoko Hegazti elkarteak, Bidassoa Basque Brewery-ren laguntzari esker, lehen Garagardo Jaia antolatu du datorren asterako. Urriaren 5ean (ostirala) egingo dute, elkartean bertan. Datorren astelehenera (urriak 1) bitarte eman daiteke izena. 20 euro ordaindu beharko dute bertaratutakoek, eta horren truke, ondorengo menuaz gozatzeko aukera izango dute: bretzel (gailetatxo moduko bat), alemaniar erako entsalada, txerri ukondoa eta patata purea, oihan beltz tarta, kafea eta tragoxka. Eta askorentzat, garrantzitsuena: nahi adina garagardo edateko aukera.
Era berean, datozen egunotarako sukaldaritza ikastaroak antolatu ditu elkarteak. Hala, datorren astelehenean (urriak 1), Irungo Asador Trinketa Bordaren laguntzarekin egingo dute, asteartean (urriak 2), Hondarribiko Arraunlari Berriko kideekin, asteazkenean (urriak3), Oiartzungo Malkorra Hoteleko sukaldariekin eta ostegunean (urriak 4) Hondarribiko Curry Verdekoekin.
Datozen egunotako kultur agenda.