Adituek eta Istanbulgo Protokoloak egiaztatuko tortura fisiko eta psikologiko haien bidez, Sortzabalen "autoinkulpazioa" lortu zutela salatu dute.
Otsaileko epaiketan irundar mordoa gerturatu ziren Parisera.
Atzo, Parisko Auzitegiak Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako
hiru euroaginduetatik bi onartu zituen. Halere, zigorra erabat bete arte Frantziak ez du irundarra entregatuko, eta orduan geratuko da Espainiako justiziaren esku.
“Eskandalagarria”. Hala definitu dute Sortutik 2001ean Guardia Zibilaren atxiloaldian irundarrak pairatutako “tortura lazgarriak kontuan ez hartzea”. Adituek eta Istanbulgo Protokoloak egiaztatuko tortura fisiko eta psikologiko haien bidez, Sorzabalen “autoinkulpazioa” lortu zutela salatu dute. Zentzu horretan, nazioarteko legedia “oso zorrotza” dela diote, eta torturapean egindako testigantzak erabiltzea galarazten duela gogoratu dute. “Batean kale eta bestean bale”. Halaxe da Sorturentzat Frantziako Estatua gatazkaren ondorioen konponbidean egiten ari den lana. Halere, auzitegiek torturapeko testigantzen gaia kontuan hartzea espero dute, helegitea aurkeztutakoan. Bakea eta bizikidearentzat mesedegarria ez dela adierazi dute, eta irundarrak orain “amets gaizto handi bati” aurre egin beharko diola, “torturatu zuten autoritate haien esku utzi nahi baitute”.
Elkarretaratzea
Iratxe Sorzabalen alde berriz ere elkarretaratuko dira irundarrak.
Kalera! dinamikatik deialdia luzatu die eskualdeko eta gertuko herritarrei, bihar (hilak 28), 20:00etan San Juan plazan biltzeko.