Udaletik adierazi dutenez, auzoarentzat berreskuratuko dute eraikina, eta apartamentuetarako ere erabiliko dute.
Atzo bisitatu zuten eraikina.
Jose Antonio Santano alkateak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari Jesus Lozak jakinarazi berri dutenez, Anaka eta Basurko kaleen artean aurki daitekeen Espainiako Emigrazio eraikin zaharra udalaren propietate izatera pasako da.
Udaletik adierazi dutenez, auzoarentzat berreskuratuko dute eraikina, eta apartamentuetarako ere erabiliko dute. Akordioaren truke, Espainiako Gizarte Segurantzarentzako espazio bat irekiko du udalak.
500.000 euro inbertitzea aurreikusi dute udaletik , eraikineko lan eta hobekuntzak egiteko.